Xanti Gorrotxategi |
Donostia 943-276355 |
![]() |
AURKEZPENA Gazte nintzela Santa Barbarako gastatutako harkaitzetan eskalatzeko asmoz soka bati lotu egin nintzaion. Pixka bat aurrerago "Printze txikia" liburua irakurtzen ari nintzenean ene "planeta zuria" ezagutu nuen, elurra eta ipartar eskiaren magiaz engantxaturik geratuz. Geroago eski alpino eta mendiko eskia ere praktikatu nituen. Urte bat beranduago, Piriniotan zenbait ertz eskalatu nituen goi mailako mendiaren munduan sartuz. Gero Alpeak eta azkenik Himalaya. Markadau-ko basoetan emeki-emeki irrist
eginez ipartar eskiaren trukoak nahi badituzu ezagutu, arrosaz jazten denean Vignemaleko
glaziarretik lotuta ibili, Mont Blanc-eko ertzatik eguzkiari egunsentian agurtu,
Spijeoles-eko Diedro Haundiaren granito ederra eskalatzen laztandu, eskiz udaberrian
elurtuta dagoen mendiren bat igo edo Euskal Herriko kareharritik eskalatu, dei iezadazu,
gauza txiki hauek eskaintzen dizkizut, hala nola leku ederretatik paseatzea poliki-poliki,
presarik gabe, patxadaz. |
[Hasiera] [Aurkezpena] [Iharduerak] [Artikuluak] |