
|
Eskalada
Klasikoa
Eskalada klasikoa granito eta kareharrizko paretetan praktikatuko dugu. Normalean 150 -
500 metroetako hormetan mugituko gara, Vignemaleko ipar horma salbuespena izanik.
Zailtasunari dagokionez, III-IV sup bitartean mugituko gara, noizean behin V gradura
ailegatuz.
Lekua: Balaitous, Petit Astazou, Spijeoles, Vignemale, etabar.
Deportiboa
Euskal Herriak eskalada-gune interesgarriak eskaintzen ditu. Eskalada deportiboa
praktikatzeko aukera ezinhobea izango dugu luze bateko bideak egin ahal izateko edo luze
batzuetako igoerak. Zailtasuna III-VIb-rakoa izango da.
Lekua: Santa Barbara, Argibel, Txindoki, Zazpi-iturri, Carrascal, Egino, etabar.
|