Xanti Gorrotxategi |
Donostia 943-276355 |
|
Trekking eta igoerak Udaran Piriniotako leku ezberdinetan ibilaldiak antolatzen ditut. Ibilaldi hauen iraupena 3 - 4 egunetatik aste betera izan daitezke. Mendi gailurren bat edo beste igoaz, aterpez aterpe leku ederretatik ibiltzen gara. Ibilaldi hauen barruan bi maila bereizten ditut. Lehen mailan ibili besterik ez dugu egingo. Normalean baldintza onean dauden bideetatik ibiliko gara, gailur errezak eginez. Bigarren mailan noizean behin 1200 - 1500 metroetako desnibelak egon daitezke, eskalada paraje batzuk (II gradu, gehienez), elurtegiak edo glaziarretan ibili. Lekuak: Pirinioak (Gavarnie, Midi inguruko bira, Irati, etabar) eta Alpeak (Weissies, Dom, Mont Blanc, etabar).
|
[Hasiera] [Aurkezpena]
[Iharduerak] [Artikuluak] |